
Ondarearen Europako Jardunaldiak Otxandion izango dute hitzordua asteburu honetan, bi ekimen antolatu baitira zapatu arratsalderako. Alde batetik, Bihotx taldeko txalapartariek eskainiko duten hitzaldi-tailerra, eta bestetik Soinubil taldeak herriko kantuak eskainiz egingo duen kalejira.
Gerediaga Elkarteak eta Otxandioko Udalak antolatu eta Soinuenea folk eta musika tradizionalaren museoak gomendatutako ‘Kantuz kantu Otxandion’ jardunaldia, arratsaldeko 18:00etan abiatuko da. Hasteko, hitzaldi-tailerra eskainiko du Ixi Jauregi, Gema Ines eta Lara Mitxelena txalapartariak osatzen duten Bikotx taldeak.
Solasaldian txalapartaren historia eta joera ezberdinak izango dituzte hizpide eta partehartzaileek musika tresna horrekin lehen pausuak emateko tailer txikian parte hartzeko aukera izango dute.
Jarraian, Otxandioko Soinubil kantu taldearekin, kantu-kalejira egingo da, herriko kantu zaharrak ezagutzera emanez eta Euskal Herriko betiko kantutegikoak gogoratuz.
Ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea ejardunaldiak@gmail.com posta elektronikoan edo 673 005 981 telefonoan.