Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txerriki errearen usaina nonahi barreiatuko da domeka honetan Txitxiburduntzi egunean

Txitxiburduntzi edo Basokoipetsu eguna erlijioarekin lotuta zegoen iraganean, Garizumaren aurretik ospatzen baitzen, inauterietako domeka aurreko igandean, hain zuzen. Landa-eremuetan egiten bazen ere, gaur egun herriguneetara egokitu da eta ospakizun giroak alde batera utzi du jatorrizko esanahia.

Ekimena hainbat lekutan gauzatuko da, eta suaren inguruan erretako txerrikiak hartzen duen protagonismoa da ezaugarri nagusia, betiere adiskidetasun giroan.

Ospakizuna sua piztearekin eta txingarra egitearekin abiatzen da. Ondoren, makilatxo baten sartutako txorizo, txistorra, hirugiharra edo bestelako txerrikiak erretzen dira eta edateko zerbaiten laguntzarekin, prestatutakoa dastatuko dute bertaratutakoek.

Madalenako Auzo Alai auzokideen elkarteak antolatutako ekimena izango da Durangoko hitzordurik goiztiarrena. Goizeko 9:00etan Madalenako plazan elkartuko dira Durango inguruan ibilalditxo bat egiteko, eta 12:00etan txorizoa, ogia eta ardoa dastatzeko aukera egongo da 1,50 euroren truke.

Goizeko 9:30ean hasiko da Tabira auzoko Jai Batzordeak antolatutako Basokoipetsu eguna, ordu horretan abiatuko baita inguruetatik egingo den mendi buelta. Ibilaldia 11:30ak aldera amaituko da Tabiran eta ordu horretan hasiko da ospakizuna. Sua, makilak eta edariak antolatzaileek ipiniko badituzte ere, jakiak bertaratzen direnek eraman beharko dituzte. Hala ere, beharrezkoa da izena ematea Tabira Etxe, Ibaizabal, Gora Gora, Mata eta Los 80 tabernetan.

Halal jakiak

Landako Eskolan egingo den Txitxiburduntzia goizeko 11:00etan abiatuko da eta arratsaldeko 15:00ak arte halal saltxitxak eta txorizoa dastatzeko aukera egongo da.

Herria auzo elkarteak ere Txitxiburduntzi eguna antolatu du, baina kasu honetan arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Herria tabernaren aurrealdean. Ekimen horretan batzen den diru guztia Hamadako Izarrak proiektuarentzat bideratuko da.

Zaldibarren ere egingo dute Txitxiburduntzi eguna, Zaldua Mendi Taldeak antolatuta. Parte hartu nahi duten herritarrek goizeko 9:30etan abiatuko dira Zaldibarko Liburutegitik eta Ariatzura (489 metro) igo ondoren ospakizunari ekingo diote, janaria eta edariak antolatzaileek jarriko dituztela.

Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteak (IGE) Arrazolako Topean ospatuko du Txitxiburduntzi eguna. Ekitaldian parte hartu nahi dutenek 10:30ean abiatuko dira Apatako plazatik eta 13:00ak aldera hasiko dira txerrikiak dastatzen. Antolatzaileek sua eta ogia ipiniko dituzte.

Otxandion ere arratsaldean egingo dute Txitxiburduntzia, Agate Deunaren koplak abestu eta gero. Parte hartzaileak 18:00etan elkartuko dira eta kantu saioa amaitu ondoren ekingo diote txerrikiak prestatu eta dastatzeari.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados