Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

‘Txertatu Merkatuan’ programari ekingo dio Amankomunazgoak gazteen laneratzea sustatzeko

hexakoop-behargintza
‘Txertatu Merkatuan’ programaren iazko edizioan parte hartu zuten gazteek, ikastaroaren irakaslearekin, Amankomunazgoko presidentearekin eta JAEDeko ordezkariarekin.

Kualifikazio gutxiko gazteen gizarteratzea eta laneratzea bultzatu nahi duen ‘Txertatu Merkatuan’ programaren hirugarren edizioari ekingo dio martxoan Durangoko Merinaldearen Amankomunzagoak-Durangaldeko Behargintzak.

16 eta 30 urte bitarteko gazteen laneratzea sustatu nahi duen ekimenak bi fase izango ditu. Ekimen honetan parte hartzen duten gazteek ‘Egokitu’ faseari ekingo diote lehenik eta ondoren ‘Trebatu’ri ekingo diote.

Lehenengo fasean, gizarteratzeko eta lan aktibaziorako laguntza prozesuan murgilduko dira parte-hartzaileak. ‘Egokitu’n garatzen dituzten eguneroko jardueretan, lan-konpetentziak identifikatu, motibazioa lortu eta autoestimua areagotzea izango dira helburu.

‘Trebatu’ fasean berriz, materialak berrerabiliz objektu ezberdinak nola egin ikasiko dute Durangaldeko Behargintzan.

Hirugarren edizioa martxoan hasiko da eta parte hartu nahi duten interesdunek Durangaldeko Behargintzan eskatu behar dute hitzordua, otsailaren 23a baino lehen. Ekimen hau Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan garatutako jarduketa da eta %92a Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.

Aurreko bi edizioetako partaideek mahaia, puff-ak, lanparak eta arropak eskegitzekoak egin zituzten, besteak beste. Lehenengo edizioan parte hartu zuten gazteek beraiek egindako objektu batzuk JAED erakundeari oparitzea erabaki zuten, urteetan zehar erakundeak egindako lana eskertzeko asmoz.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados