Bihar, irailak 28, Txistu Egunaren XXIII. edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon. k, Udala laguntzarekin, antolatuta, txistuari eskainitako jardunaldia izango da eta instrumentu honen soinu eta doinu bereziak herriko txoko guztietara zabalduko ditu.
Aurten, Txistu Egunean Euskadiko hainbat herritatik etorritako zazpi taldek hartuko dute parte, eta Zornotzako kaleak musikaz beteko dituzte: Durangoko Jaizale Txistulari Taldea, Donostiako Txistua Astindu, Eibarko Usartza, Errenteriko Gazteak, Sestaoko Euskal Girio, Bermeoko Kankinbara eta Amorebieta-Etxanoko Udazken.
Udazken Txistulari Taldeak urteak daramatza Amorebieta-Etxanon txistuaren kultura sustatzeko lanean. Hala, elkarteak, kalejira eskaintzen du igandero, urte osoan zehar, euskal kulturaren oinarrizko instrumentuaren doinuak zornotzarrekin partekatuz. Horrez gain, auzoetako jaietan edo Karmengo jaiertan ere parte-hartzen du.
Egitaraua
- 17:00 Kalejira: Talde bakoitzak herriko hainbat gune zeharkatuko ditu, besteak beste, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, San Juan, Santa Ana eta Andrandi.
- 18:00 Kalejira bateratua: Txistulari talde guztiek bat egingo dute herriko kale eta plaza nagusia zeharkatuko duen kalejira bateratuan: Zelaieta Zentrotik hasi eta Gernika Plazaraino, Andra Mari Plaza, Ibaizabal Kalea, Venezia, Luis Urrengoetxea eta Euskal Herria Plaza zeharkatuz eta Kalbario Plazan amaituz.