Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Herriko txistulariek piztuko dute gaur arratsaldean Apatako San Pedro jaietako txupinazoa

Apatako jaietan egongo da zapatuan Penedèseko Diables de la Granada taldea.
Apatako jaietan egongo da zapatuan Penedèseko Diables de la Granada taldea.

Txopoa altxatzearekin eta jaietako pregoiaren irakurketarekin hasiko dituzte gaur, arratsaldeko 19.00etan, Atxondoko Apata elizateko San Pedro jaiak. Aurtengo ospakizunei hasiera emateko ohorea Arantza Berriozabalgoitia, Ane Díez eta Maria Baseta herriko txistulariek izango dute eta pregoia irakurri eta txupinazoa pizteaz gain inguruak girotuko dituzte Jaizaleko kideen laguntzarekin.

Hasierako ekitaldiari ekin aurretik, txopo txikia apaintzeari ekingo diote Gaztetxean arratsaldeko 17.30etik aurrera eta txupinazoa bota ondoren txosna irekiko dute.

San Pedro eguna ospatuko dute bihar eta goizeko 9.00etan txistularien kalejira abiatuko da. 11.00etan Inguru abenturak proposatutako jolasak egongo dira eta arratsaldeko 18.30ean Andasto dantza taldearen kalejira eta erakustaldiarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Eguerdiko 14.00etan hasiko den jubilatuen bazkariarekin abiatuko dira egueneko ekitaldiak. Arratsaldeko 17.30ean umeentzako ‘Rock eroa’ antzerki emanaldia hasiko da eta ordu erdi geroagoa pintxo poteari ekingo diote nagusiek.

Xala-Jaio Saralegi-Zabala partidua

Arratsaldeko 20.30etan pala eta esku pelota partiduekin osatutako jaialdia hasiko da. Lehenengo partiduko protagonistak palan jokatzen duten neskak izango dira eta norgehiagokan Ane Diez eta Amaia Marizkurrenak indarrak neurtuko dituzte Irantzu Idoiaga eta Nahia Zugazaren kontra. Eskuz binakakoa izango da bigarren partidua eta protagonistak Xala-Jaio eta Saralegi-Zabala bikoteak izango dira.

Marixurrikek ludotekako ume eta gurasoentzat antolatutako flash-moverekin hasiko dira barikuko ekitaldiak arratsaldeko 20.15ean. Jarraian tortilla eta bakailao txapelketak abiatuko dira frontoian eta ondoren afari herrikoia egongo da. Eguneko azken ekitaldia Oxabi taldeak girotutako erromeria izango da.

Koadrila eta mozorro eguna ospatuko dute zapatuan eta arratsaldeko 15.00etan hasita paella jana, koadrilen arteko jolasak eta Ttek txarangak girotutako poteoa egongo da. 19.30ean Penedèseko Diables de la Granada taldeak umeentzat prestatutako tailerra egongo da eta gaueko 22.30ean talde berak eskainitako emanaldia hasiko da. Sermonds eta Worht it taldeek eskainitako kontzertuarekin amaituko dira eguneko ekitaldiak.

Atxondoko gazteen pilota partiduekin abiatuko dituzte domekako ekitaldiak goizeko 11.00etan. Arratsaldeko 17.00etan Itziar tabernako 30. igel txapelketa hasiko da eta ondoren izango diren Olinda taldearen kontzertuarekin eta talo janarekin eta txopoa botatzearekin amaituko dira aurtengo jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados