
Gaur hasi eta zapatua bitartean burutuko den Fundifest jaialdiarekin, Sorginola gaztetxearen bigarren urteurrena ospatuko dute Tabirako eraikin okupatuaren erabiltzaileek. Prestatutako egitarauan gozatzeko ekitaldiak zein bertako baliabideak hobetzeko lanak tartekatuko dira.
II. Fundifest jaialdia “urte osoan zehar eraikitakoaren fruitua eta hemendik aurrera etorriko denaren hazia” izatea nahi dute Sorginolako partaideek. Hori dela eta, ‘Erein egune’ ospatuz hasiko dituzte gaurko ospakizunak.
Arratsaldeko 19:00etan txupinazoa piztuko dute eta ondoren pregoia irakurri eta mural margoketari ekingo diote. 21:00etan afaria egingo dute gaztetxean eta jarrian gaubela hasiko da.
Ospakizunak eguenean jarraituko dute arratsaldeko 19:00etan parkean egingo den “Laboratheghia” kontzertuarekin.
Kontzertuak eta marmitako
Barikuan, goizeko 11.00etatik aurrera, musika gela eta liburutegia eraikitzeko lanei ekingo diote eta arratsaldeko 17:00etan Durango pizteko asanblada egingo dute. 18:30ean perkusio eta dantza tailerrak hasiko dira eta gaueko 22:00etan Hexen eta Estricalla taldeen kontzertuekin osatuko dute eguneko egitaraua.
Aurtengo Fundifesten azken ekitaldiak zapatuan ospatuko dituzte. Goizeko11:00etan marmitako lehiaketa hasiko da Tabiran eta ondoren bazkaria egingo dute. Bazkalostean bingo musikatua egongo da eta 19:00etan T.P.K.ren kontzertua egongo da Tabiran. Ordu bete geroago kalejia abiatuko da eta 21:00etan pintxo jana egingo dute gaztetxean.
Aurtengo ospakizunak gaueko 22:00etatik aurrera The Van, Alerta, Albert Cavalier eta Dj Zennen agerraldiekin amaituko dituzte.