Durangoko Udal Euskaltegiak irailaren 22ra arte izango du irekita 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko epea. Zentroak A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak eskaintzen dizkie 16 urtetik gorako ikasleei.
Euskaltegiak bi motatako ikasketak emango ditu. Eskaintza presentzialean emango diren klaseak astelehenetik ostegunerarte izango dira, 4 egunetan (330 ordu) edo bi egunetan (210 ordu). On line eskaintza berriz, interneten bidez egingo den autoikaskuntza zerbitzua izango da eta horretarako Moodle eta Skype izan behar ditu ikasleak.
Matrikula eta mailako probak euskaltegian zein www.durangoeuskaltegia.net webgunean egin daitezke.
Langabetuak edo dirusarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek eta familia ugarietako kideek dirulaguntzak eta hobariak izango dituzte.
Informazio gehiago eskatzeko eta matrikula egiteko, Saibi kalea 10, 3.ean dagoen Udal Euskaltegira joan behar da (goizetan 10:00etatik 13:00etara, arratsaldetan 15:30etik 18:00etara edo ostiraletan eta jai bezperetan 10:00etatik 13:00etara). 94 603 00 40 telefonora ere deitu daiteke.
Jendeak euskaraz ikasteko erraztasunak eskaini behar dira, A1 mailatik C1era doaz kurtso hauek. Zer zentzu du A1 maila eskaintzen dela euskara hutsean iragartzea, hauek ez dutenean jartzen duzuena ulertuko?
Albiste gutxi jartzen dituzue euskeraz, baina mesedez, euskararen ikaskuntza sustatzeko albisteetan, inolako euskara mailarik ez dutenei zuzendutako A1 kurtsoen existentzia iragartzeko, mesedez, erabili ezazue BAITA ERE erdera.