Atxondoko liburutegia lekuz aldatuko dute, astelehenetik aurrera Gaztetxeko lehenengo pisuan egongo da. Toki aldaketa egin ahal izateko, gaur (ostirala) eta datorren astelehen goizean ez dute zabalduko oraingo liburutegia.
Gaurtik datorren astelehen goizera arte ez da liburutegi zerbitzurik egongo Atxondon. Leku aldaketa egiten ari dira eta hori dela eta, gaur itxita egongo da egun osoan eta baita astelehen goizean ere. Udaletik jakinarazi dutenez, liburutegi berria astelehen arratsaldean irekiko dute. Biblioteka berria gaztetxeko lehengo pisuan kokatuko da.