
Ezker Abertzaleak euskararen arloan herritarren eskubideak errespetatu eta Durangon duintasunez euskaraz bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatu dut. Udalak duela bi urte onartutako euskararen plana oraindik ez dela martxan jarri salatu du eta EAJk herria euskalduntzeko inolako konpromisorik ez duela salatu du. Datorren udalbatzan euskararen ordenantza eztabaidatuko da horren harira, udalean hainbat esparrutan oraindik euskara ez dela bermatzen gaineratu du.
Durangoko Ezker Abertzalearen esanetan, hainbat esparru daude lantzeke herrian euskararen arloan, ???administrazioaren ekintzak eta egiturak, udal langileak eta udal atalen euskalduntzea, udalaren azpiegiturak eta abar luze bat???. Horren ardura udalak du, ???neurri eta arau zehatzak jarri behar ditu indarrean euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko???, eskatu du Zorione Aranak.
Duela bi urte Durangoko udalean onartu zen euskara plana oraindik ez dela martxan jarri salatu du. Ezker abertzaleak argi dauka ez duela ???aurpegi zuritzerik??? onartuko, beste alderdiek egiten duten bezala, ???ahoa hitz politez bete eta gero proiektuak kajoietan ahaztuta geratzen dira???, gaineratu du.
Datorren Udalbatzan euskararen ordenantza eztabaidatuko da, horren harira, zirriborroa EAJren hizkuntza politikaren adibide garbi bat dela baieztatu dute, ???berriro ere euskarari bigarren mailako tratamendua ematen diote, koofizialtasuna eta elebitasunaren aldeko aldarrikapena egiten duten bitartean, gazteleraz bakarrik bizi dira???.
Ordenantza hori EAJk ???bere burua zuritzeko tresna bat??? baino ez dela salatu du Aranak. Jeltzaleek ordenantza horretan jasotakoa betetzeko asmorik ez dutela gaineratuz, ???ez baitute Durango euskalduntzeko inongo konpromiso ezta nahirik ere???. Ordenantza bat beharrezkoa dela irizten dute, baina ???herritarren eskubideak bermatu eta Durangon duintasunez euskaraz bizitzea??? bermatuko duena. Euskararen alde egiteko momentua dela esan du Aranak, ???hizkuntza eskubideen defentsan eta euskarari dagokion lehentasuna emateko garaia???.
Bestalde, Euskal Herrian Euskarazek datorren martxoaren 23an egingo duen manifestazioarekin bat egin duela adierazi du. Txiki eta Otaegi plazatik aterako da arratsaldeko zazpietan.