Iurretako Udalak herritik kanpo kirola egiteagatik eta musika zein euskera ikastaroetan parte hartzeagatik diru-laguntzak emango dizkie herritarrei.
Guztira 22.000 euroko diru atala jarri da horretarako eta eskariak otsailaren 24a arte egin daitezke Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea, 5). Onuradunak, kasu guztietan, Iurretako udaleko herritarrak izango dira.
Diru-laguntzen atal nagusia, 11.000 eurokoa, 2020. urteko udal kirol instalazioetan norbanakoek kirola egiteko bideratuko da. Musika ikastaroak egiteagatik jarritako laguntza 9.000 eurokoa izango da eta euskara ikastaroak egin dituztenen artean 2.000 euro banatuko dira.
Kirol-instalazioen kasuan, dagoen Udalean erroldatuta daudenek 2020. urtean ordaindu behar izan duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaindu behar dutenaren arteko aldea izango da diruz lagunduko dena. Musikaren kasuan ere, kontserbatorioa dagoen udalerrian erroldatuta daudenek ordaintzen duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaintzen duten tarifaren artean dagoen aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa.
Euskeraren kasuan berriz, 2019-2020 ikasturtean zehar ikastaroak egin zituztenek edukiko dute onuradun izateko aukera eta euskera ikastaroetako matrikulak duen kostuaren %50a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa. Ikastaroak irauten dituen orduen %80ra joan dela ziurtatu beharko da.
Eskabideen eredu ofiziala eta informazio gehiago HAZ-SACen bulegoetan eta www.iurreta.eus web orrian jaso daitezke. Baita 94 620 03 42 telefonoan eta Ibarretxe Kultur Etxean.