Banner en desktop Banner en moviles
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Udalatx mendizerrako hiru gailurrak igoko dira ‘Durangaldeko gandorrak’ ekimenean

Durangoko Alpino Tabira mendi klubak ‘Durangaldeko gandorrak’ ekimenari eusten dio eta, ohiturari jarraituz, ibilaldi bat antolatu du urriko lehenengo domekarako, aurten 54. edizioa beteko dela.

2023ko ‘Durangaldeko gandorrak’ Udalatx mendizerran barrena burutuko da, antolatzaileek “bere hiru tontorrak” igotzea aukeratu baitute, “eta bueltako bidean Besaidera igotzeko aukera ere egongo da”.

Parte hartu nahi duten mendizaleek goizeko 8:00etan irtengo dira Durangoko Olleria kaletik, leku horretatik abiatuko baita Elorrioko Iguria auzoraino gerturatuko dituen autobusa. Antolatzaileek geltokian bertan banatuko dituzte parte hartze txartelak, 7:30etatik aurrera.

100 pertsona

Ibilbidea Arrazolako Topean amaituko da, non antolatzaileek hamaiketako txiki bat eskainiko dieten parte-hartzaileei. Handik, bakoitza bere kabuz itzuliko da Durangora, baina Alpino Tabiratik “Arrazolako elizatik orduero irteten den lineako autobusa” hartzea gomendatzen dute.

Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da mendian federatua egotea eta partaidetza 100 pertsonara mugatuta egongo da. Horrez gain, kontuan izan, ibilbidearen zati handi bat zoru irregularrean zehar doala eta ondorioz, oinetako egokiak eroan behar direla.

Elorrioko Iguria auzotik abiatuko den ibilbideak, Gongetako meatzeak zeharkatuko ditu, Atxaurrutxagane, Erdikoatxa eta Udalatx tontorretara heldu aurretik. Ondoren, Besaidera jaitsiko dira, Arrazolako Topera heldu aurretik. Ibilbideak 13 kilometro eta 1040 metroko desnibel metatua du.

Informazio gehiago Alpino Tabira mendi klubeko webgunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados