Zaldibarko Udal Euskara Zerbitzuak Kirol Astea antolatu du gabonetarako. 6 urtetik 12 urtera arteko ume eta gazteentzako zuzendutako egitarauak hainbat kirol praktikatzeko aukera emango du. Kirol Astea abenduaren 26tik 29ra bitartean ospatuko da eta dohainik izango da.
Zaldibarko kirol elkarteen laguntzarekin egingo dira jarduerak. Abenduaren 26an igeriketa eta txirrindularitza praktikatzeko aukera izango da, goizean eta arratsaldean.
Hurrengo egunean, berriz, herri kirolak eta saskibaloia izango dira protagonistak. Hilaren 28an, ordea, pilota eta arku tiraketa eskainiko dira eta azkenik, abenduaren 29an, futbol 7 eta mendi irteera antolatu dira.
Jardueretan izena emateko, orri bat bete behar da eta zuzenean Zaldibarko Euskara Zerbitzura eraman edo eskolako irakasleei eman, datorren abenduaren 10a baino lehen.
DURANGON. Zaldibarko albisteak