
Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak zapatu arratsaldeetako ogitartekoak euskaraz jateko egitasmoa martxan jarri du aurten ere. ‘Zapatublai’ proposamenean izena emateko epea, irailaren 10etik 17ra bitartean zabalik izango da.
Euskararen erabilera ziurtatu eta indartzeko, umea lagunarteko giro jatorrean hezi, natura errespetatzen ikasi eta ondo pasatzeko helburuekin martxan jarri dute ‘Zapatublai’.
Egitasmoaren hartzaileak hiru taldeetan bananduko dira, haur hezkuntza, eta lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloak. Ekintzak zapatuetan, hamabostean behin, burutuko idra, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara. Bestalde, urriaren 20an hasi eta ekainaren 15ean amaituko da.
Zaldibarko Udaletik azaltzen dutenez, koordinatzaile batek eta begiraleek osatuko dute lantaldea. Begiraleak, berriz, unibertsitate mailako eta umeen munduan eskarmentudun gazte euskaldunak izango dira. Umeak 10 laguneko taldeetan bilduko dira adinaren arabera. Izen ematea, irailaren 10etik 17ra bitartean izango da Zaldibarko udaletxean eta prezioa 30 eurokoa izango da.
DURANGON. Zaldibarko albisteak