URAk-Uraren Euskal Agentziak Olaeta ibaiaren eskuineko ertzaren tarte bat naturalizatu du Otxandio herriaren parean, eta hobekuntza horretarako 28.000 euro bideratu ditu.
Egindako hobekuntza Herriko Plaza Nagusitik gertu dagoen Bolaleku parajean gauzatu da, eskuineko ibaiertzaren ondoan dagoen parke txiki baten parean, hain zuzen.
Gune horretan, “Olaeta ibaiaren ibilguak bi metro inguruko sakonera du bi ertzetan, eta 15 metroko zabalera”, URAtik adierazi dutenez. Gainera “zaharberritu beharreko eskuinaldeko ibaiertza artifizializatuta zegoen, 36 metroko luzerako harri-lubeta hormigoitu bertikal baten bidez”. Egitura horrek “ibilguaren zeharkako jarraitutasuna eteten zuen eta ibaiertzeko landaredia behar bezala ezartzea eragozten zuen”.
Egin diren lanak, harresiaren goiko hesi zaharra kentzeaz gain, horma bertikalaren zati bat eraitsi da eta ibaiertz eta ertz naturalak egokitu dira. Eremua tokiko espezieekin landareztatu da eta ibaira iristeko bide bat eraiki da.
URAk egindako hobekuntza bi astetan gauzatu da eta 28.000 euroko inbertsioa behar izan da. Finantzaketa Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) bitartez egin da.