Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Urrezko eskuzabaltasuna

Urrezko eskuzabaltasuna

Urteurren ederra beteko du abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azoka eta lehen 50 urteak ospatzeko hainbat nobedade iragartzen dituzte bai Gerediaga elkarteko antolatzaileak baita bertaratuko diren argitaletxeak ere. Guztien artean deigarria egiten da aurten Azokako zereginetan boluntario moduan parte hartzeko aukera eskaintzen zaiela “bai durangarrei baita herrikoak ez direnei ere”, Nerea Mujika Gerediagako presidenteak azaldu duenez.

Andra Mariko elizpetik Landako Gunera dagoen tartea txikia bada ere, 300 metro eskas, 50 urteko distantzia dago lehena izan zen lehenengo urteetako kokagunetik gaur egun Durangoko Azokak duen pabiloi erraldoiraino. Bost hamarkadako zeharkaldian, Durangoko Liburu eta Disko Azoka zenak DA! irudi marka hartu du, eta bere izaerari eusten badio ere etengabekoak izan dira urteetako garapena eta aldaketak.

Boluntariotza programa

Euskal kulturaren erreferente nagusienetarikoa den Azokak, bere sorreran izan zuen ezaugarrietako bat berreskuratuko du aurten; boluntarioena hain zuzen. Hasierako urteetan “edozelako lanak egiteko prest egoten ginen, bai standetan egon bai bestelakoetakoak”, gogoratzen du lehenengo ediziotik lagundu duen Mikel Sopelana iurretarrak. Aurten izango diren boluntarioak administrazio, tekniko eta komunikazio arloetako lanak egingo dituzte gehien bat, eta argitaletxe, diskoetxe eta gainerako salmenta postuekin berriz, ekoiztetxeetako langileak arduratuko dira.

Gerediagaren ekimen honek lotura zuzena du azken urteetan garatutako helburu batekin, hain zuzen, “herrian zehar eta herrira zabaltzearena” Mujikaren esanetan, eta horren eredu jartzen ditu “Zugaza zinemako Irudienea edo San Agustineko Szenatokia”. Boluntario lanak egiteko deialdia ez zegoen durangarrei mugatuta, herrikoak ez direntzat ere egin baitzen, eta Mujikaren esanetan “jasotzen ari garen erantzuna nahiko inportantea da; Durangaldetik, Nafarroatik eta Gipuzkoatik ere jendea apuntatu da”.

Egingo duten lanaren truke boluntariotza programa honen bitartez “Azoka barru-barrutik ezagutzeko aukera izango dute” eta “euskal kulturgintzako sortzaile eta eragileekin harremana izateko aukera izango dute”. Horrez gain, kamiseta eta motxila bat jasoko dute, ura eta mokadutxo batekin, eta behar duenak boluntariotza-agiria ere jasoko du.

350 nobedade

Programa honekin urtetik urtera hazten den Azokari, eta bertan sortzen diren premiei, erantzun nahi diote Gerediagatik. Ate joka dagoen edizioak iazkoak baino lau stand gehiago izango dituela baieztatu dute antolatzaileek, 249 guztira, eta bertaratuko diren partaideak 150 izango dira, hauetatik 15 autoekoizleak. Durangoko Azokan aurkeztuko diren nobedadeak 350 izango dira guztira, iaz baino 20 gehiago.

Aurkeztuko diren lanen artean Azokak berak 50. urteurrena ospatzeko argitaratuko duen liburua nabarmenduko da, obra horrek Joseba Sarrionandia, Jesus Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitiaren ‘unibertsoak’ uztartuko dituela. Sarrionandiak Mundutik Azokarako hurbilketa egingo du, azken mende erdian Euskal Herrian zein nazioartean izandako gertakariak jaso eta Azokarekin lotuko ditu eta Arruabarrenak berriz, hamar pertsona elkarrizketatu ditu Azokaren historia sakondu eta pasarte mamitsuenak paperean jartzeko asmoarekin. Azken 15 urteetan Azokako argazkilari izandako Angoitiak, bertako ikuspegi artistikoa eskainiko du berak egindako edo aukeratutako argazkien bidez.

Dotorren historia

Hiru sortzaileen artean egindako lanak mende erdiko ibilbidea bildu eta ezagutarazteaz gain, datorren edizioetako historia idazten hasteko asmoa erakusten du. Saiakera formatua izango badu ere “irakurterraza eta dibulgatiboa” izango dela aitortu dute Gerediagatik, liburua lan “bisuala” delako gehienbat.

Urteurreneko liburuaz gain Mujikak oso gogoko du aurtengo argizaiola emate ekitaldia. Nahiz eta “arraroa egingo zaigun norberak norbere etxekoari saria ematea, argizaiola delako guretzat saririk handiena”, Gerediaga eta Azoka sortu zutenei egingo zaien esker oneko ekitaldia “oso garrantzitsua da guretzat”. Mujikak ez zuen nahi izan ekitaldi horretako aurrerapenik ematea, baina “berezia eta sorpresaz beteta egongo dela” azpimarratu zuen.

Durangoko Azokara aurten gerturatuko diren ekoizleek seguruenik kontuan izango dute aurtengo urteurrena eta bertaratuko dituzten nobedadeez gain ezustekoren bat baino gehiago prestatuko dute. “Nik bat ezagutzen dut eta produktu inportante bat izango da”, aurreratu du Mujikak.
   
Ahalegin ikaragarria

Durangokora urtero gerturazen diren idazle, sortzaile, banatzaile, editore eta bestelakoek eta Azokarekiko erakutsitako iraunkortasun nekaezina ere eskertzen du Mujikak, “batzuk, hasiera hasieratik” datozela gogoratuz. Gainera, urte batzuetan “dirua galtzen eta beste batzuetan poz handiarekin” bueltan doazenek egiten duten ahalegin ikaragarria azpimarratu zuen azken 12 urteetan Gerediaga elkarteko presidentea denak. 

Abenduaren 4tik 8ra bitartean burutuko den ekimeneko benetako protagonistak Azokara euskal kultura bizi eta dastatzeko egarriarekin gerturatuko diren euskaltzaleak izango dira. Andra Mariko elizpean egin zen lehen edizioan izandakoa 28 editoreek eta 18 standek erakarri zituzten euskaltzaleak ez daude zenbatuta, baina urteak aurrera egin ahala izandako garapena etengabekoa izan da eta iaz 150.000 bisitaritik gora zenbatu zituzten.
 
Bertako bisitariekin batera atzerrikoak ere egongo dira. Beste edizio batzuetan esloveniarrak, georgiarrak, finlandiarrak, katalanak, kurduak, galiziarrak, ijitoak, eskoziarrak eta okzitanoak izan badira, aurten poloniarrak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek, Etxepare institutuak gonbidatuta etorriko baitira herri horretako hainbat editore eta kazetari.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados