Urrike liburu-dendan banatu da ‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainako hogeita hamargarren i-Pad elektronikoari dagokion zenbaki saritua. Zozketa irailaren 1ean egin zen eta bertan 221.473 zenbakia izan zen saritua.
Ordezko zenbakia berriz, 204.360 zenbakia irten zen eta berau Folder dendan banatu du.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina ITG taldeak Bizieuskaraz proiektuaren barne antolatutako ekimena da. Bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.
Zozketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da erosketa tratua euskara hutsean egitea. Hala eginez gero, merkatariak euskerazko aplikazioak dauzkan i-Pad elektronikoaren zozketarako txartela emango die bezeroei. Zozketa hile birik behin egiten da.