Urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria emateko hainbat mendi martxa antolatu dituzte Durangaldeko herrietan. Berrizen bihar, abenduaren 31an, XXII. Bira egingo dute. Abadiñon eta Durangon berriz, urte berri egunerako prestatu dituzte mendira igoerak.
Berrizko XXII. Bira Olakueta plazatik aterako da gabon zahar egunean. Goizeko 8.30etan dago hitzordua jarrita. Herriko bide eta bidezidorretatik zehar 14 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Antolatzaileen esanetan, 4 ordutan egiteko moduko ibilbidea da eta adin guztietako jendeari zuzenduta dago. Atseden hartu eta hamaiketakoa egiteko geldialdia ere egingo da.
Iaz 200 lagunek parte hartu zuten Berrizko Biran, aurten 250era iristea espero dute antolatzaileek.
Durangoko Alpino mendi taldeak urte berri egunean egiten duen mendi ibilaldiak ere jende ugari batzen du, 300 lagunetik gora. Urkiolagirre mendira igoko dira eta 11etan taldeko argazkia egingo dute tontorrean.
Abadiñon ere prest daukate urtarrilaren 1erako mendi ibilbidea. Alluitz mendi taldeak antolatuta, Urkiola-Urkiolamendi-Larrano-Urkiola bira egingo dute. Martxa goizeko 9etan abiatuko da Traña-Matienako elizaren aurretik eta 12.30ak alderako itzultzea espero da. Ibilaldi honetan parte hartuko dutenak ere ez dira hamaiketako gabe geldituko, Urkiolako aterpetxean egingo dute.
La campaña está a punto de terminar y se necesitan más firmas. ¡VENGA, APOYEMOS A POCHUTA!
La campaña está a punto de terminar y se necesitan más firmas. ¡VENGA, APOYEMOS A POCHUTA!
Yo ya he firmado. Creo que es una causa más que justa, a ver si entre todos conseguimos muchas firmas
Yo ya he firmado. Creo que es una causa más que justa, a ver si entre todos conseguimos muchas firmas
Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak… eskerrik asko