Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Urteko aurrekontuen %2 bideratu du Bilduk kultura eta euskara indartzeko

Euskal Herriko kultura eta euskara indartzeko konpromisoa adierazi du Bilduk gaur goizean Durangon egindako agerraldian. Pello Urizarrek aurerratu duenez,  urteko aurrekontuen %2 “erabiliko dugu euskaldunok osatzen dugun hizkuntza-komunitatea indartzeko”. Aldi berean, hizkuntza-normalizazioaren aldeko “urrats tinkoak” emateko ardura azaldu du, eta horretarako hizkuntza-politikari buruzko eztabaida bultzatuko dutela esan dute herrialdeetatik.

Durango “herri sinboliko” legez, euskal kulturaren hiriburu izaten dena urtero neguan, Landako Gunearen aurrean egin du agerraldia Bilduk. Pello Urizarrekin batera, Amaia Agirresarobe, Batzar Nagusitarako hautagaia izan da.

Bildurentzat, kultur-adierazpenen abiapuntua “herritarrak beraiek direlako uste osoa dugu” eta, beraz, alderdiaren ustetan instituzioek kulturgintza indartu eta babestu behar dute, “kultura inbertsio bezala ikusten dugulako, ez gastu bezala. Kulturan inbertitzeak garapena eta hazkundea dakartza”, esan dute.

Agerraldian, kultur arloko kideen testua irakurri da eta bertan “kultura politika berriak” aldarrikatzeaz gain,  “Euskal Herriak ez baitu gaurdaino ezagutu bere kultura jaso, gorde, maitatu eta transmisioaren bitartez biziraupena bermatzeko ganorazko ahaleginik erakunde publiko eta alderdi politikoengandik”, salatu dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados