
Durangoko San Fausto jaietako txupinero-pregonero izandakoek 18. aldiz jarraian batuko dira etzi, hilak 6, ohiko bazkaria egiteko. Eurek antolatutako ekimen horrek herriko jaiei hasiera emateko balioko du.
Aurten, berrikuntza gisa, bazkaria egin aurretik bilduko dira txupinero-pregonero izandakoek. Bertaratzen direnek 13:00etan elkartuko dira Pinondo plazan eta bakoitzak txapligo bana piztuko du, “udaletxeko balkoitik bota zutena gogoratuz”, antolatzaileen esanetan.
Elkarretaratzean 1976. urtetik 2017. urtera arte izandako txupinero-pregoilariak gonbidatuta daude, 42 guztira, baina edizio honetan 23k eman dute izena bazkarirako.