Garaiko Udala herriko gaztetxoei zuzendutako ‘Udalekuak 2023’ ekimena antolatzen ari da. Umeentzat prestatutako egitasmoa uztailaren 3tik 21era bitartean gauzatuko da.
Kanpamentuaren prezioa 60 eurokoa izango da, baina familiek hobariak izango dituzte, bigarren semeagatik 50 euro ordainduko baitira, eta hirugarrenetik aurrera 20 euro.
Izena emateko orriarekin batera, ezarritako tarifa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Diru-sarrera Garaiko Udalaren ES30 2095 0031 3920 3600 3606 kontuan egin behar da.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 10a izango da.