Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Xabi Aburruzaga eta Igor Elortza eta Rafa Ruedaren ‘Anonyme popular’ izango dira Mekoletako jaietan

Otxandioko Mekoleta auzoan egitarau oparoa prestatu dute ekainaren 7tik 11ra ospatuko duten San Bernabe jaiaren inguruan. Musika kontzertuak, dantza saioak edo haurrentzako jolasak osatzen dituzte jaietako hiru egunak.

Barikuan, 21:00etan, piztuko duten txupinazoarekin eta ondoren egingo den gazte afariarekin hasiko dituzte aurtengo jaiak. Eguna osatzeko musika kontzertua izango da rock metala lantzen duen Cobra eta punk rocka jotzen duen Puraposse taldeekin, lehenengoan Ekain Elorza berriztarra taldekidea dela eta bigarrenean Jokin otxandiarra.

Zapatuko egitaraua, ohikoa denez, Urduri dantza taldeak 17:00etan eskainiko duen ekitaldiarekin hasiko da. Jarraian, Kalaka taldeak umeentzako prestatutako egurrezko jolasekin dibertitzeko aukera izango dute eta 19:00etan Xabi Aburruzaga Band taldearen ekitaldia egongo da.

20:00etan Eusko Label pintxoak dastatzeko aukera egongo da eta jarraian Igor Elortzaren hitzekin eta Rafa Ruedaren doinuekin sortutako ‘Anonyme Popular’ lanaz gozatzeko aukera egongo da. Joselu Anayak girotutako erromeriarekin osatuko da eguneko egitaraua.

Ospakizunak martitzenean, ekainaren 11n, jarraituko dute, San Bernabe eguna ospatuz. 9:00etan ibilaldia egongo da San Bernabe tontorrera eta 12:30ean meza eta luntxa egongo dira. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko diren briska eta mus txapelketek emango diote amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados