Berriz Maite Dogulako taldeak zaborraren gaur egungo kudeaketa eta beronen alternatibak aztertzen dituzten erakusketa eta mahai ingurura antolatu dituzte hilabete honetarako. Erakusketa atzo zabaldu zen probalekuan eta ekainaren 5era arte egongo da. Bestalde, maiatzaren 27an gai horren inguruko mahai ingurua egingo dute kultur etxean.
Zabor kudeaketaren inguruko hausnarketa bultzatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Berriz Maite Dogulako taldeak. ???Zenbat zabor sortzen dugu Berrizen? Zer egiten dute gure hondakinekin????, galdera horiei erantzuten ahaleginduko dira. Atzo hasi eta datorren ekainaren 5era arte etxeetan sortzen den zaborraren tratamenduaren inguruko erakusketa bat egongo da probalekuan.
Erakusketa horretan gaur egungo zabor kudeaketaren prozesua azaltzen duten panelak daude jarrita, Berriz Maite Dogulako taldeak proposatutako alternatibekin batera: ???Azken baten ez baitugu uste zaborra beti zabor denik, badaudelako erraustegi eta zabortegi erraldoien ordezko alternatibak, zaborraren gutxitzea eta konpostajea, adibidez???.
Gainera, erakusketak irauten duen bitartean, bariku eta zapatuetan, bideo emanaldiak egongo dira probalekuan, ???beste eredu bat posible dela erakusten duten adibide garbiak???, antolatzaileen esanetan.
Maiatzaren 27an berriz, mahai ingurua egingo dute. Bertan izango dira, besteak beste, Eguzki talde ekologistako kideak eta Usurbileko udaletxeko teknikari bat. Solasaldia arratsaldeko 7etan hasiko da Kultur Etxean.