Zaldibarko Udalak 2022ko jaietako kartel lehiaketen deialdia egin du eta oinarrietan azaltzen den arabea 500 euro emango ditu saritan. Irabazleak, 250 euroko saria eskuratuko du eta bigarren sailkatuak 150 eurokoa; eta 14 urtetik beherako kartel onenaren egileak 100 euroko balioa duen saria jasoko du.
Kartelaren gaia. koloreak eta diseinua norberak aukeratutakoak izango dira, baina ‘2022ko Zaldibarko Jaiak’ testua erakutsi behar dute. Neurriak berriz, DIN A3koak izan behar dira euskarri fisikoan eginez gero, eta euskarri digitalean bada (JPG formatuan) 72 p.p.p. ko bereizmena eta 42 X 29,7 zm-ko proportzioarekin.
Oinarrietan azaltzen denez, “ez da onartuko ez irudi sexistarik ez testu sexistarik” eta egile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.
Kartelak maiatzaren 27an, eta arratsaldeko 15:00ak baino lehen utzi behar dira udaletxeko bulegoetan (Zaldibarko Udaletxea, Diputazio plaza, 1. 48250 Zaldibar (Bizkaia). Euskarri digitalean egiten bada, e-mailez bidali daiteke kultura@zaldibar.eus, epe berdinarekin.
Oinarrietan azaltzen denez, “ez da onartuko ez irudi sexistarik ez testu sexistarik” eta egile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.
Jai Batzordeko kideek osatuko dute eopaimahaia eta erabakiaren berri maiatzaren 31n emango dute.