Zaldibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen Zamoze elkarteak bilera egingo du datorren astelehenean, hilak 12, 15:00etan, Liburutegi zaharrean. Bileran, bazkide egin ahal izateaz gain, egingo dituzten urratsak erabakiko dira.
ZAMOZEko kideek “elkartearekin bat egiteko deia egin dute” eta, helburu horrekin, bilera horretan bazkide egiteko alta-fitxa betetzeko aukera izango da.
Gainera, bertaratutako pertsona guztien artean hurrengo urratsak erabakiko dira; hau da, elkartearen logoa eta izena edo 2024rako antolatu daitezkeen ekintzak. Deialdia egin duten kideek iradokizunak, ideiak edota ekarpen guztiak ondoetorriak izango direla nabarmendu dute.
Elkartea 2023ko ekainaren 6an sortu zen eta egingo duten bilerarekin “Zaldibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteari, ZAMOZE, forma ematen jarraitu” nahi dute.
Informazio gehiago nahi dutenek 94 681 81 42 edo 747 495 428 telefonoetara deitu edo durangaldea2@dendakbai.eus helbidera idatzi dezakete.