Zaldibarko herritarrek proiektu bi garatzea erabaki dute, boto bidez, aurrekontu parte-hartzaileetako bozketan: 0-5 urte bitarteko haurrentzako gela bat atontzea eguraldiak laguntzen ez duen egunetan erabilgarri egon dadin -proiektu horrek 4.500 euroko aurrekontua dauka-, eta Olazarko ur-txorrotak hobetzea (15.000 euro).
Bozkatze-saioa astearte arratsaldean egin zen, Liburutegi Zaharrean. Bertan, hamabi proiektu eraman ziren bozketara, 20.000 eurora arteko mugarekin. Han baturiko herritarren artean, aipaturiko proiektu bi horiek izan zuten babesik handiena: gela estalia atontzeko proposamenak 26 boto jaso zituen; ur-txorrotak hobetzekoak, 20. Horrenbestez, herritarren eskariak bere eginda, Zaldibarko Udalak proiektuok urte honetan garatzeko konpromisoa hartu du.
Eneritz Azpitarte alkateak eskerrak eman dizkie aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuan esku hartu duten herritarrei. Bai proposamenak egiten parte hartu dutenei, baita bozketan parte hartu dutenei ere. Era berean, herritar guztiak animatu ditu etorriko diren parte-hartze saio berrietan esku hartzera: “Arrekontuak erabakitzeko saio parte hartzaileak onuragarriak dira herriarentzako. Proiektuak aberasten dituzte, eta herriko instalazioak zein zerbitzuak hobetu. Aurrerantzean ere ildo horretatik jarraituko dugu, Zaldibar hobetzen; herritarren eta udalaren elkarlanean sakontzen”, adierazi du Azpitartek.
Bozketaren emaitzak
Honako hauek izan dira aurrekontu parte hartzaileetako bozketaren emaitzak:
Proposamena | Aurrekontua | Boto kopurua |
Gela bat 0-5 urte bitarteko umeentzat, eguraldiak laguntzen ez duenerako | 4.500 euro | 26 |
Olazarko ur-txorrotak hobetzea | 15.000 euro | 20 |
Udalekuen ordutegia eta iraupena luzatzea | 9.125 euro | 11 |
Jolasgunea sortzea Olazarren | 7.500 euro | 7 |
Parkeak hobetzea | 8.022,3 euro | 4 |
Hiri-altzarien mantenua hobetzea | 6.000 euro | 3 |
Kale-argiak jartzea Bekoetxe inguruetan | 7.598, 84 euro | 1 |
Artiako bidegurutzean biratzea debekatzeko seinalea jartzea | 381,15 euro | 0 |
Herriko lorategien garbiketa eta mantenua | 3.000 euro | 0 |
Ibilgailu elektrikoentzako kargatze-gunea atontzea | 16.347,1 euro | 0 |
Informazio panelak jartzea | 6.000 euro | 0 |
Lur-azpiko pasabidea garbitzea eta argiteria hobetzea | 14.544,2 euro | 0 |
La condición humana està como Trump. Un circo. Que llueve y hace frio? Pues os vais a casa y enseñais a vuestros hijas\os a aburrirse, a estar, a cocinar, a jugar,….pero claro, se nos hace duro estar con nuestros hijos. Y luego de 5 a 10 otra exigencia, de de 15 a 17 condones y espacios adecuados, cómodos y holgados para ligar y si el profesor le riñe un abogado para defender al monstruito que he creado. Permisividad, frustración cero, …pronto nos van a poner a los padres de patitas en la calle y todo con la bendición de las instituciones que no saben cómo parar este tren de infantilismo permanente.