
Durangoko San Fausto jaietan izandako txupineroak 19. aldiz bilduko dira ‘Txupinero Eguna’ ospatzeko, Zapatuan egingo dute elkarretaratzea, jaiak hasi aurreko zapatuan hain zuzen.
25 bat txupinero batuko dira aurten beraien eguna ospatzeko, eta iaz hasi zuten ekimen berritzailearekin abiatuko dute eguna. Eguerdiko 13.30ean Pinondoko erreka ondoan batu ondoren txapligoak botako dituzte eta ekintza horren bidez gogangarri duten eguna gogoratuko dute.
Jarraian, lagunarteko bazkaria egingo dute inguruko txokoren baten.
Jaietako suziria piztu dutenek “1976. urtean hasi zirela San Fausto jaietan Txupineroak aukeratzen” gogoratu dute.