Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zapiak airean astinduz, txupinazo txikia bota du Inurri Eskaut Taldeak

Inurri Eskaut Taldeak jaietako txupinazo txikia botatzeko erantzunkizuna izan du aurten. Ester Ferré, pregoilaria, eta Miguel Lancao, txupineroa, taldearen ordezkariak bezala, Udaletxeko balkoira igo ziren. Nahiz eta euriak atzo eguerdian ospatu zen txupinazo txikia ez errespetatu, giro ezin hobea nagusitu zen. Balkoira igo ziren Eskaut Taldeko kideak, plazan gelditu ziren hainbat lagunez babestuta egon ziren.

Inurriren talderik nagusieneko eta gaztetxoeneneko ordezkari bana igo ziren atzo balkoira. Ester Ferré pregoilariak gogoratu duenez, Inurri Eskaut Taldeak 30 urte daramatza Durangaldeko haur eta gazteak aisialdirako ekintzez bitartez hezitzen.

Izan ere 1984an sortu zen. Beraz, datorren urtean 30. urteurrena ospatuko dute. “Mendira joaten gara, Durangoko kaleetan zehar jolasten dugu, kanpamentuak egiten ditugu… eta oso ondo pasetan dugu”, azpimarratu zuen irakurritako pregoian. Gainera, elkarteek proposatzen dituen ekintza guztietan parte hartzera gonbidapena luzatu zuen pregoilariak.

Miguel Lancaok txupinazioa bota ondoren,  “Inurri Eskaut, lalalalala…” abesten hasi ziren taldearen kideak, eskauten zapiak  airean astinduz.

Inurri Durangoko aisialdirako talderik zaharrena da, eta “Bidean beti prest” da elkartearen lema nagusia. Lepoko zapiez apainduta, 120 neska-mutikez osatuta dago, zortzi eta hamazortzi urte bitartekoak, eta 16 begiraleen laguntzarekin hainbat ekintza proposatzen dituzte.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados