Ekuru musika talde durangarrak bere ibilbideko bigarren lana argitaratu berri du eta bilduman batutako zazpi kantuak interneten daude ikusgai. Jazz erritmoak oinarri dituen egitasmoaren eragilea Bartolome Ertzilla Musika Eskolako irakaslea den Ander Erzilla izan da.
Abestietan saxo tenorra jotzeaz gain ahotsa jartzen duen Erzillarekin batera, elkarlanean aritu dira Irati Bilbao kantaria, Mikel Nuñez pianojolea, Ander Garcia kontrabaxua eta Iñaki Jaio bateria.
Lan berriak zazpi abesti biltzen ditu: ‘Itxasoa laino dago’, ‘Gaua hil hurran da’, ‘Hel egitea’, ‘Arbolak dira basoak’, Azken Trena’, Larrazkeneko kanta’ eta Txubio Fernández de Jauregiri eskainitako ‘Uda eta negua’.
Doinu guztiak Ander Erzillak egin ditu, baita ’Itsasoa laino dago’ren moldaketa ere. Hitzak berriz, Luigi Anselmirenak dira eta ‘Larrazkeneko kanta’ egiteko Paul Verlainen poema bat moldatu du.
Zazpi abestiak Gasteizeko ‘El cantón de la soledad’ estudioa grabatu zituzten 2020ko urtarrilaren 10 eta 12an eta nahasketekin eta masterizazioarekin Juanan Ros arduratu zen.
‘Blue belus’
Zazpi kantu biltzen dituen lan berriarekin Ekuru taldeak jarraipena ematen dio 2018an ‘Blue Belus’ bildumarekin hasitako ibilbideari.
Oraingo lanean berriz, Grezia klasikoko tradizioari eusten diola taldeak dio Jose Julian Bakedanok, garai hartan “lirika abestutako musika” zelako. Kasu honetan, gainera, “gure poeta garaikide eta nabarmenetakoa den Luigi Anselmiren poesia” komunikatzeko abestu eta orkestatu dutela dio Ekururen aurkezpen orrian
Jose Angel Irigarai poetak berriz, talde durangarrak eskaintzen duen musikan “txertaturik datozkigu hainbat olerkariren hitz poetikoak, eta alderantziz, poesiari dagokion jazkera musikal berezia sentiarazten digu”.
Momentuz, YouTube plataforma digitalean daude ikusgai zazpi kantak baina “laister gainontzeko plataforma digitaletan aurkituko duzue”, Erzillaren esanetan.
Perdon donde pone teclado queria decir bateria
Una gozada.
Ander ercilla se sale con el saxo . irati una voz calida y acariciadora,espectacular .
Piano .bajo y teclado perfectos.
Buen trabajo.mucha mierda