???Behar ditugu??? lemapean, Zaldibarko Udal Euskara Zerbitzuak zenbait langintzetan aritu nahi duten pertsona euskaldunekin zerrenda bat osatuko du. Ume eta adinekoen zaintzaileak, kirol-begirale zein aisialdi-begiraleak eta eskola partikularrak emateko prest dauden euskaldunei zuzenduta dago. Udalak ???bitartekari lana??? egiten duela azaldu du Idoia Mendiolagarai alkateak.
Lan poltsa horretan izena eman nahi duenak apirilaren 9a baino lehen jo beharko du udaletxera. Pertsona bakoitzak zerrenda baten edo gehiagotan eman ahalko du izena eta ez da inolako azterketa edo probarik egingo. Baina izen emandako langintzarekin lotutako edozein ohar argi nabarmentzea komeni dela jakinarazten dute udaletik, lanpostu horretan izandako esperientzia adibidez.
Norbaitek lanpostu zehatz horietarako langilea behar badu, udaletxera joan beharko du zerrenda eskatzera edo eguen@zaldibar.org helbidera zuzendu beharko da, apirilaren 12tik aurrera prest egongo baita zerrenda hori. ???Herrikoak edo ingurukoak behar duenean guri eskatzen digu zerrenda eta gero beraiek jartzen dira elkarrekin harremanetan???, azaldu dio alkateak durangon.comi. Udalaren zeregina bitartekari lana egitea dela azpimarratu du.
Ekimen hau Udaleko Euskara Arloak bultzatu du.