Durangaldeko ekoizleek ‘Jatorrian dago helmuga’ ekimena jarri dute berriro martxan, eskualdean egiten diren produktuak bertako kontsumitzaileen artean sustatzeko eta saltokiak babesteko helburuarekin. Izan ere, “Durangaldeko elikagai osasuntsuak esku-eskura dauzkagu”, eragileen esanetan.
Bertan egindako elikagaiak ezagutarazteko ekimenak, atzo hasi ziren, Zigor Iturrieta sukaldari, kirolari eta telebista aurkezleak San Agustin kultur gunean egin zuen saioarekin. “Elikadura ereduak norberaren osasunean, eskualdeko ekonomian eta gizartean duen eraginaz” ohartarazi nahi izan zituen Iturrietak ekitaldira gerturatu ziren 300 gaztetxoak.
Produktuak dastagai
Atzo egin zen ekitaldiaz gain, bertan egiten diren produktuak dastatzeko aukera egongo da eskualdeko herri desberdinetan, ekoizleen euren eskutik.
Lehenengo dastaketa bihar bertan izango da, Traña-Matienako Taberna Zaharrean. Arratsaldeko 19:0etan hasiko den ekitaldian Bizio sagardoetako kideek etorkizuneko sagardogintza proposamenak eramango dituzte.
Barikuan, 12:30ean, Elorrikoko plazako frontoian, Arrazolako Panarra okindegiko Gabi Romerok, gaur egungo ogi artisaua jarriko du elorriarren eskura.
Zapatuan, 12:00etan, Zornotzako herriko plazan, Garaiko Ane de la Maza garagardo eta kontserba egileak elikatzeko eta kontsumitzeko moduak landuko ditu.
Domekan, 12:00etan, Ermuako Orbe Kardinal plazan, Iurretako Bizio sagardoetako kideek beste saio bat eskainiko dute etorkizuneko sagardoak ezagutarazteko.
Aurten ‘Jatorrian dago helmuga’ kanpainaren bigarren ekitaldia egingo da eta eragileen helburu nagusia, Durangaldean elikadura burujabetzaren hausnarketa piztea da, komunitatea sortzeko.
Durangaldean alikagai osasuntsuak? Bai zera! Bertako ingurumena zaintzen ikasten dugunean eta eskualdean dauden enpresa kutsakorrak irauten duten bitartean, osasun gutxi eta zikinkeri asko. Hortik hasi beharko ginateke.