Berrizko Udalak martxoaren 4rako ‘Gosari eta merienda osasuntsuak: aholkuak eta errezetak’ tailerra antolatu du. Zigor Iturrietak eubatarrak emango du, ETBko Txoriene saioko aurkezle eta kirolari ezaguna denak.
Txanda bitan banatuko da tailerra: lehenengoa, 6 eta 10 urte harteko umeentzako, 16:00etatik 17:30etara izango da eta, bigarrena, 17:30etatik 19:00erara 11 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako.
Euskaraz egingo da jarduera eta inskripzioak 5 euroko kostua izango du, hala ere, plazak mugatuak izango dira. Izena emateko epea otsailaren 26ra artekoa da.