Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako Booktuber lehiaketaren sari banaketa egin berri da Zornotzan. Deialdiak dituen lau kategoriez gain, aipamen bereziko bi sari ere banatu dira, “erakutsitako maila altuaren adierazle”, epaimahaikideen esanetan.
Teknologia berrian laguntzarekin gazteen artean euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen ekimenean 131 ikaslek eta 68 taldek hartu dute parte. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskara zerbitzuak 2019an martxan jarritako ekimena lau kategoriatan dago banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila; 1. eta 2. DBH; 3. eta 4. DBH; eta Batxilergoa.
Lau kategoriatako saridunez gain, aipamen bereziko beste bi sari ere banatu ditu, erakutsitako maila altuaren erakusle.
Hauek izan dira sarituak:
1. Kategoriako irabazlea (LH 5-6): Izaro Esturo
1. Kategoriako aipamen berezia (LH 5-6): Mikel Agirre
2. Kategoriako irabazlea (DBH 1-2): Olatz Bezi, Lezuri Kobeaga eta Paule Rodriguez
3. Kategoriako irabazlea (DBH 3-4): Naroa Gonzalez
3. Kategoriako aipamen berezia (DBH 3-4): Paule Romano
4. Kategoriako irabazlea (Batxilergoa): Igor Miguel