Banner en desktop Banner en moviles
Abadiñoko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Zornotzako EH Bilduk espazio publikoen ordenantza berregitea eskatu dio Udal Gobernuari

Zornotzako EH Bilduk “espazio publikoa arautuko duen ordenantza zerotik berregitea” eskatu dio Udal Gobernuari, aurreikusitako araudia “herritarrei bizkarra emanez” egin delako, “murriztailea” delako eta “erabaki asko alkatearen esku” uzten dituelako.

Udal Gobernuak proposatutako ordenantzari ekarpenak eta alegazioak aurkezteko epea aurreko astean amaitu zen, eta alderdi subiranistak “oso-osorik berregiteko eskaera” berretsi du.

Eskari hori “Zornotzako eragile ezberdinek egindako salaketa publikoak indartu egin du”. Jarrera hori kontuan hartuta, “Udal Gobernuak atzera egin behar du, eta hutsetik hasita, zornotzarron elkarbizitza arautuko duen ordenantza herritarren artean garatu ahal izateko prozezu parte-hartzaile bat abian jarri behar du, elkarte, eragile, ostalari, komertzio eta norbanakoen parte-hartzerako saio irekiak antolatuta”.

Zornotzako EH Bilduk formari zein edukiari buruzko ekarpenak eta alegazioa egin ditu. Formari dagokionez, ordenantzak ez dituenez jasotzen genero-inpaktuari edota arau-eraginaren azterketari buruzko memoriak, “ordenantza baliogabetzat jo daiteke”.

Edukiari dagokionez, euskararen inguruko irizpide faltaz gain, arbitrariotasuna murrizteko irizpideak ere eskatu ditu alderdi subiranistak, edota “baimena eskatzen duenari gehiegizko baldintzak edo betebeharrak ezarri ordez, erraztasunak ematea”. Gainera, “kaleko musikari eta ekitaldiei jartzen zaizkien debekuak eta oztopoak ezabatzea” eskatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados