Amorebieta-Etxanoko 20 establezimenduk dagoeneko jarri dute ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra. Irudi horrek, “establezimendu horietan langile guztiek edo ia guztiek euskaraz ulertzen dutela, eta, bezeroek bertan euskaraz egiteko aukera dutela” adierazten du, Udalaren Euskara Zerbitzutik azaldu dutenez.
Herriko saltoki, taberna eta gainontzeko establezimenduek kanpainarekin bat egin eta ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra jartzeko aukera dute. Izan ere, Udalaren helburua da pixkanaka herriko establezimendu gehiagok bat egitea egitasmoarekin, eta herritarrei euskaraz egiteko gonbidapen aktiboa egitea.
Kanpainarekin bat egiteko, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jarri beharko dira harremanetan: euskara@amorebieta.eus e-mailera idatziz edo 94 630 00 02 (120-121 luzapenak) telefonora deituta.
‘Euskaraz barra-barra’ egitasmoa Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarlanean abiatu dute, eta marka bateratu eta unibertsal hori Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea da asmoa.
Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ikur hori ikusten duten bakoitzean zerbitzua euskaraz eska dezaten.
Hauek dira Amorebieta-Etxanon ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra duten establezimenduak:
– Akiles osteopatia
– Atertu kopiak
– Bertoko ogia
– Borja Garamendi arkitektura estudioa
– Clinica Dental Sergio Alonso
– Furundarena pelukerak
– Ganbera dekorazioa
– Gutierrez Botika
– HikHazi akademia
– Ibarra pentsuak
– Ikusmen optika
– M. Magunacelaya Hortz Klinika
– Mule zapatadenda
– Natur House
– Oreka fisioterapia
– Siurne ileapaindegia
– Soinutxikie
– Vulcanizados Iñaki
– Zelaieta Hortz Klinika
– Zornotza Burdindegia