Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Zornotzako euskaltegiek eta barnetegiak euskara ikasteko aukera ugari eskaintzen dituzte

Amorebieta-Zornotza-Euskaltegia eta BarnetegiaAmorebieta-Etxanoko udalerriko herritarrek euskara ikasteko aukera zabala izango dute 2022-2023 ikasturtean, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea Udal euskaltegian, AEK euskaltegian zein Zornotzako barnetegian.

Ikasturte berriari begira, aurkezpen bateratua egin dute hiru erakundeetako ordezkariek, Amaia Aurrekoetxea Euskara zinegotziarekin batera. Udal ordezkariak Amorebieta-Etxanoko Udalaren euskararekiko konpromiso irmoa azpimarratu du: “argi dugu instituzioen ardura dela euskara indartzen eta babesten jarraitzea. Udalak lanean dihardu hizkuntzen arteko berdintasunaren eta euskararen normalizazioaren alde. Hala, euskara ikasi, tituluren bat atera, hitz egin edo hobetu nahi duten herritarrak animatu nahi ditugu matrikula egitera”.

Aurrekoetxeak, gainera, erakunde hauek zein herriko hainbat eragilek eta norbanakok euskara irakasten jarraitzeko eta erabilera sustatzeko egiten duten ahalegina goraipatu du. “Euskararen irakaskuntzan ari diren guztien lana jarri nahi dut balioan, eta baita ere eskerrak eman honen normalizazioan ari direnei”.

Amorebieta-Etxanoko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak emango ditu aurten ere. Aurreikusitako subentzioak “udalerrian erroldatuta dauden euskara ikasleentzako” bideratzen direla gogoratu du Aurrekoetxeak, eta horretarako eskaerak “ikasturtea bukatutakoan aurkeztu ahal izango dira”, adierazi du.

Udal euskaltegia

Udal Euskaltegiak behar guztietara egokitutako ikastaroak eskainiko ditu aurten. Ohikoak diren aurrez aurreko taldeez gain, hau da, astean 6 ordukoak, aurten, berrikuntza bat ere izango dela azpimarratu du Begoña Begiristain zuzendariak: “A1 eta A2 mailak lortzeko, astean zortzi ordukoen eskaintza egitea ere erabaki dugu aurten”.

Bestetik, ikastaro bereziak ere badirela gogoratu du. “Xede berezietarako ikastaroak eskaintzen ditugu. Hauen artean Nagusi, Guraso eta AISA ikastaroak; azken hauek etorkinentzako dira. 90 eta 60 ordukoak izaten dira”. Bestalde, aurten Autoikaskuntza eskaintzea ere erabaki dutela azaldu du, ikasturtean 190 orduko modulua izango dena.

Udal Euskaltegian izena ematea:
Irailaren 1etik 20ra arte
Irailaren 20an eta 21ean, goizez eta arratsaldez, ikasle berrientzako sarrera probak
94 673 20 26
euskaltegia@amorebieta.eus

AEK euskaltegia

Zornotzako AEKko arduraduna den Igor Landaluzek “A1 mailatik hasi eta C2 maila bitarteko ikastaroak” eskaintzen dituztela adierazi du. Ikastaro hauek urritik ekainera izaten dira, eta ikasleak berak aukeratu dezake maiztasuna eta ordutegia. Mintzamen ikastaroak berriz, “euskaraz hobeto eta erosoago hitz egiten” ikasteko helburua du.

AEKk autoikaskuntzarako aukera ere badutela gogorarazi du Landaluzek: “Euskara etxetik ikasteko metodoa da. Programazio pertsonalizatua egiten dugu eta ikasleek tutoretza izaten dute bi astean behin euskaltegian bertan”. Online ikasteko aukeraz berriz, “jarraipen pertsonalizatuarekin, tutoretzekin eta mintza-saioekin”, burutzen dela nabarmendu du.

AEK Euskaltegian izena ematea:
94 673 43 70
zornotza@aek.eus

Zornotzako barnetegia

Zornotzako Barnetegiak ere maila guztiak eskainiko ditu, “hilabeteko iraupenarekin, neguan astelehenetik ostiralera izango dira saioak, egunean 6 orduz, goiz eta arratsalde. Udan berriz, 12 egunekoak izaten dira, egunero, astelehenetik igandera, 8 orduz, goiz eta arratsalde”, Maribi Zubiaga Barnetegiko zuzendariak gogoratu duenez.

Online ikastaroak ere eskainiko dira “A1etik C2 maila bitartera” eta aurrez aurreko ikastaro telematikoei dagokienean, Zubiagak azaldu du, adostutako ordutegian, “modu birtualean, baina gela batean egoten gara guztiok. Irakasleak gidatzen du klasea eta edukiak moodle plataforman izaten dituzte”. Enpresa eta eskoletan ere klaseak ematen jarraituko dute.

Zornotzako Barnetegian izena ematea:
94 630 83 04
info@zornotzakobarnetegia.eus

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados