Zornotzako haurrek eta euren familiek martxoan burutzeko egitarau zabala prestatu du Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura eta Kirol sailak. Izen ematea Zelaieta Zentroko Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke martxoaren 5a arte.
Datorren asteko zapatuan abiatuko da egitaraua 10 urte arteko haurrei zuzendutako Erdu Olgetan ekimenaren baitan egingo diren ‘Fort Bravo’ren txanda birekin, lehena 16:00etan eta bigarrena 17:30ean. Hurrengo zapatuan, ‘Gauzak sortuz’ eskulanen tailerra dinamizatuko du Marijo de la Hozek (Marieta Soul).
Martxoaren 27an ‘Letrix, letren harietatik jolasean’ eta ‘Harria margotu’ tailerra antolatuko dira. Lehenengoa, Mireia Delgadok zuzendutako literatura tailerra izango da, eta bigarrena David Rodriguez zornotzarrak sustatuko du Mikel Berrojalbizen laguntzarekin.
Aste Santurako prestatutako ludoteka bereziaren gai nagusia ‘Robotika’ izango da eta adinaren arabera banatutako taldeek programa desberdinak landuko dituzte.