Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
BIDEOA

Zornotzako kultur eta kirol taldeetako kideek babesa eman diote herri-galdeketari

Zornotzako hainbat kultur eta kirol elkartetako kideek maiatzaren 7an herrian egingo den herri-galdeketaren alde agertu ziren pasa den domekan egindako elkarretaratzean. Bertaratutako herritarren esanetan “Euskal herritarrok geure eskubideen jabe izan nahi dugu, baina horretarako gure orainaren eta etorkizunaren protagonista bihurtu behar gara”.

Kultur eta kirol elkarteetako kideek dei egin zieten herritar guztiei “Amorebieta-Etxanon erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko izango dugun hitzordu horretan” parte hartzeko. Gainera “Bizkaiko herri askotan bezala, Zornotzan ere antolatuko duen Herri-galdeketarekin bat gatozela” adierazi zuten.

Galdeketa eguna heldu aurretik hainbat ekimen burutuko ditu Zornotzako Gure Esku Dago ekimenak, tarteko hilabete honetako domeketan egingo dituzten sinadura bilketak: 15ean Nafarroa kalean (Saltxa taberna ondoan), 22an Ogenbarrenan eta 29an Izerren (Azoka ondoan). Otsailaren 4an, Santa Ageda egunean, Pike plazan egingo den talo jana antolatu dute.

Euskal Herriko ehun herritik gora

Ekainaren 10ean egingo den mobilizazio erraldoirako deia ere egin dute. “Izan ere, erronka handia hartu dugu 2018ari begira: populazio gehien bizi den lekuetan, hau da, Euskal Herriko hiriburuetan galdeketak egitea”.

Euskal Herriko ehun herritik gora egingo dira herri-galdeketak 2017an zehar eta horretarako lau data aukeratu dira: martxoaren 19a, apirilaren 2a, maiatzaren 7a eta ekainaren 18a.  Zornotzan ez ezik galdeketak egingo dira maiatzaren 7an Durangaldeko lau herritan: Abadiñon, Durangon, Elorrion eta Otxandion hain zuzen.

gureeskudagozornotza

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados