Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Zornotzan eman diote hasiera Bizkaiko sagardo sasoiari

Zornotzan eman diote hasiera Bizkaiko sagardo sasoiari

Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak sasoiari hasiera eman dio Zornotzako Uxarte Sagardotegian. Alex Txikon mendizale lemoarra txotxa zabaltzeko arduraduna izan da, “maila handiko” enbaxadore bezala. Aurtengo ekoizpena 150.000 litrokoa izan da, eta nahiz eta udaberrian izan zen eguraldia eragina izan batu diren sagar kopuruan, kalitate bikaineko sagardoa izango da aurtengoa, elkarteko presidentea den Jose Antonio Zamalloa zornotzarrak aurreratu duenez.

Kolore hori bizia, ehundura ona ahoan, apar fina, errez edatekoa eta freskoa eta mingoztasun puntu interesgarri batekin. Horrela dator aurtengo Bizkaiko sagardoa.

“Klimak eragina izan du aurtengo uztan. Maiatzeko eta ekaineko hotzak loraketa eten zuen, eta landareetako loreak hondatu. Eguraldiak arazoak sortu arren, bildutako sagarrak osasuntsu zeuden eta kalitate baikainekoak ziren”, azaldu du Zamalloak gaur goizean egin den txotxaren aurkezpen ekitaldian. Bertan Irene Pardo Nekazaritza diputatua eta Eusko Jaurlaritzako Peli Manterola izan dira.

Bizkaiko Sagardogileen Elkartea ahalegin handiak egiten ari da produktua kontsumitzaileengana gerturatzeko. Izan ere, produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen aukera nagusiena.  “Kontsumitzaleak sagardo botila bat zabaltzen duenean, gure esfortzua nabaritu dezan da gure asmoa. Konfidantza hori lortzea nahi dugu”, azpimarratu du Zamalloak.

Bizkaian 30 ekoizle daude eta hauetatik bost bat Durangaldekoak dira. Guztira, 65 hektaretan bertoko sagarra ekoizten da.
 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados