ITG Taldeak bezero eta dendarien arteko harremanetan euskararen erabilera indartzeko asmoarekin antolatutako ‘Salerosketak be euskeraz’ ekimenaren 21. iPadaren zozketa egin du martxoaren 1ean. Hilabete honetako zozketan Zubizarreta lentzeria dendan banatutako 397.915 zenbakia izan da irabazlea.
Zenbaki saritua agertzen ez bada, ordezkoak jasoko du hilabete honetako Ipada, hain zuzen Cengotita loradendan banatutako 386.279 zenbakiak.
‘Salerosketaz be euskeraz’ kanpaina ITG Taldeak Bizieuskaraz proiektuaren baitan antolatutako ekimena da.